Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/13

Ireki dira automatikoki garbitzen diren Donibaneko komunak

Zaintza indartuko da eta gizalegearen aurkako jokabideak zigortuko dira

Bonantzako eliza parean atuomatikoki garbitzen diren bi komun irekiko dira eta berriro irekiko da automakikoki garbitzen den Alabortzako kantinako komuna.

Apirilaren 14an jarriko dira martxan Bonantzako pasealekuko 140. lokaleko komunak ordezkatzekoak izango diren komunak, eliza parean egongo direnak.

Gutxi gorabehera, 103.000 euroko inbertsioa egin da obran, Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolamenduaren Departamentuarekin 2021ean sinatutako hitzarmenean jasota zegoen egiteko hori.

Automatikoki garbitzen diren barruko bi komun eta bi pixaleku daude lokalean. Komun horietan pertsiana antibandalikoa dago jarrita, eta ohiko ordutegian izango dira irekita: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 23.00etara. Ixteko ordua, sistemak soinudun abisua jaurtiko du, erabiltzaileei ohartarazteko komunetatik atera egin behar dutela, bestela, barruan gelditzeko arriskua dute-eta. Nolanahi ere, Udaltzaingoak pertsiana irekitzeko giltzak izango ditu (telefono-zenbakia: 943 004300).

Era berean, apirilaren 11tik aurrera irekita dago pasaitarrentzat eta bisitarientzat automatikoki garbitzen den Alabortzako kantinako komuna. Enpresa hornitzaileek komunak ixtea eragin zuten arazo teknikoak beren gain hartzeko eta huts egin eta komuna ixtea eragin zuten ekipoak ordezteko Pasaiako udalak egindako gestioen ondoren ireki da berriro.

Bonantzako komun berriak irekita eta Alabortzako kantinako komuna berriro irekita, guztiak automatikoki garbitzen direnez, pasaitar eta bisitari guztiek jasotzen duten zerbitzuak hobera egingo du.

Pasaiako alkate Izaskun Gomezek adierazi du guztiz arbuiatzen dituela azken asteetan Pasai Donibaneko komun publikoen aurka izandako ekintzak eta jokabide hauek zigortzeko zaintza indartuko dela ohartarazi du: “Bandalismoa eta udal altzarien txikizioa kalte larria da pasaitarrentzat, gutxiengo baten gizalegearen aurkako portaerak eraginda”.

Alabortzako komuna martxan jarri eta hamar minutura, komun horrek ekintza bandalikoa jasan zuen, kanpoan pintadak egin baitziren. Bizilagun batek atentzioa eman zien pintadak egiten ari zirenei, eta komunerantz sartzen ari zela, pintadagileek alde egitea lortu zuen. Martxan jarri zuen teknikariari abisua pasatu genion, eta barruan ez zuela inolako kalterik izan egiaztatu zuen.