Eduki publikatzailea

Udalak hitzordu bidez berriro jarriko du abian Donibaneko aurrez aurreko herritarren arretarako zerbitzua

Maiatzaren 18tik aurrera

Maiatzaren 18tik aurrera, astelehena, berriro irekiko da Pasaiako udaletxean (Donibane) kokatuta dagoen HAZ zerbitzua. Aurrez aurreko arreta izango da bertan ohiko ordutegian, 8:00etatik, 14:00ak arte.

Aste horretan irekiko da Donibaneko bulegoa, eta oraingoz, aurrez aurreko zerbitzua bertan bakarrik emango da. Progresiboki, Trintxerpeko eta Antxoko bulegoak irekiko dira. 

Udalean izapideak egiteko aurrez aurreko arreta zerbitzua behar duten herritarrek 943 34 40 34 telefonora deitu eta aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute. Hitzorduak ohiko arretarako orduetan emango dira. Hala ere, pasaitarrei aholkatzen diegu izapideak modu telematikoan edo telefonoz egitea hobetsi dezatela. 

Osasun agintariek adierazten dutenari jarraikiz, arretarako gunea Donibanen egokitu da, langile eta erabiltzaileen segurtasuna berma dadin. Hori horrela, erabiltzaileen esku jarriko dira eta jarraitzekoak izango dira osasun agintariek ezarritako argibideak eta ez kutsatzeko prebentzio neurriak (eskuak desinfektatzeko gel hidroalkoholikoa, segurtasun distantziak eta azaleren ukimena saihestea).