Argitaratze-data: 2020/06/22
Ekainaren 24an Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa itxita egongo da
Zaindariaren eguna
Ekainaren 24an Donibaneko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa itxita egongo da, zaindariaren eguna delako.
Trintxerpe eta Antxoko HAZ bulegoak irekita egongo dira egun horretan, baina aurretiazko hitzordua eskatu beharko da. Horretarako, telefono honetara deitu beharko da: 943344034.
Bulegoen ordutegiak hauek izango dira:
- Trintxerpe: 8:00etatik 14:00etara
- Antxo: 7:30etik 13:30era.