Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/16

Donibaneko Musika Jardunaldien XXXV. edizioa, askotariko musika-egitarauarekin

Itsas Mendi Elkarteak antolatutako zikloa maiatzaren 17tik 23ra egingo da, San Juan Bataiatzailearen parrokian.

Pasai Donibaneko Musika Jardunaldiek aurtengoan bere XXXV. edizioa izango dute.

Itsas Mendi Elkarteak antolatuta, musika-zikloa maiatzaren 17tik 23ra bitartean garatuko da, eta San Juan Bataiatzailearen parrokia izango da eszenatoki nagusia.

Egitarauaren aurkezpen ofiziala Donibaneko elizaren parean egin da eta bertan Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea, Aitor Brion Kulturako zinegotzia eta Gorka Miranda Pasaia Musikaleko zuzendaria izan dira. Agerraldia hasteko eta programazioa aurkeztu aurretik, Itsas Mendi elkarteko Kepa Seinek urte guzti hauetan egin duen lana goraipatu nahi izan dute udal ordezkariek.

Egitaraua

Maiatzaren 17an: Hodeiertz abesbatza

Hodeiertz abesbatzak kontzertua eskainiko du 20:00etan San Juan Bataiatzailearen parrokian. Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.

Maiatzaren 18an: Mugarik Gabeko Txuntxuneroak

10:00etan kale-buelta egingo dute herrian barrena, eta 13:00ak aldera herriko plazan emanaldia egingo dute. Sarrera librea izango da.

Maiatzaren 23an: Easo gizon abesbatza

Hirugarren eta azken ekimena San Juan Bataiatzailearen parrokian izango da, 20:00etan eta sarrera librearekin.
 
Aitor Brion kultura zinegotziak honako hau adierazi du: “Udal Gobernuaren borondatea da urtean zehar barruti guztietan garatzen diren kultur ekimenak, modu batean ala bestean, babestea", eta honakoa gaineratu du: “Donibaneko programazioak azken 30 urteetan eskaini duen kalitate ukaezina”.

Bestalde, Gorka Miranda Pasaia Musikal-eko zuzendariak udal fundazioak tokiko musikarekiko duen konpromisoa berretsi nahi izan du: “musika pasaitarren arteko senidetasunaren adierazle da, eta Pasaia Musikal udalerriko musikari guztien etxea”. Gainera, azpimarratu du eskolak ez duela inolako tutoretzarik hartu nahi barrutietako musika ekimenen gainean, bide-lagun modura jardun nahi duela.

Brionek eta Mirandak bat egin dute ekimen horiek “etorkizuneko musikari belaunaldientzako hazia” direla nabarmentzean, eta honako hau baieztatu dute: “aurrerantzean ere Pasaiako musika-bikaintasuna berresteko kalitatezko zikloak aktiboki bultzatzen eta babesten jarraituko dugu”.

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak

Mugarik Gabeko Txuntxuneroak taldea 1994an sortu zen, txistuaren espiritua berreskuratu eta zabaltzeko asmoz. Ez da musika talde bat soilik, baizik eta txistua kale, jaialdi eta komunitateetara eraman nahi duen mugimendu bat, bere presentzia sozial eta kulturala sustatuz. Euskal Herri osoko eta beste leku batzuetako txistulariak biltzen ditu, eta topaketak eta emanaldiak egiten ditu.


 

Easo abesbatzako gizonen abesbatza

Easo abesbatzako gizonen abesbatza familia horretako talde nabarmena da. Kontzertu honetarako, gizonezkoen abesbatzak euskal musika folkloriko sorta prestatu du, Euskal Herrian erreferente den kultura eta musika sustraiak nabarmenduz.


 

Hodeiertz abesbatza

Tolosako Hodeirtz abesbatza ezaguna da musika koralarekiko duen gogo eta konpromisoagatik. 

Oraingoan abesbatzak egitarau handia eskainiko du, musika koral erlijiosoa eta profanoa barne, estilo eta testuinguru kultural ugari barne.