Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/13

Donibaneko magalak egonkortzeko lanak

Lanak 4 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da

Pasaiako portuaren bokalean, itsasadarraren bi aldeetan, malda handiko mendi-hegalak daude, eta ezegonkortasun-mailaren aurrean duten arriskua gutxitzeko lanak hasi ditu Pasaiako Udalak.

Zehazki, zenbait sektoretan egonkortze-lanak hasi berri dira eta 4 hilabeteko epean amaitzea aurreikusten da.

3. Sektorea

Irtenda dauden geruza batzuei edo mugitu daitezkeen blokeei altxagarria jarriko zaie berriz ere, oinarri bat izan dezaten eta etorkizunean geruza edo blokeen pisuaren ondorioz ez dadin pitzadurarik sortu.

Gune jakin batzuk dira eta batez ere  mendi-hegalaren oinarrian daude kokatuta, Bonantza pasealekuaren ondoan eta pasealekuaren gaineko bidearen ondoan.

Neurri osagarri gisa, buloi pasibo isolatuak jarriko dira.

4. Sektorea

Irtenda dauden geruza batzuei edo mugitu daitezkeen blokeei altxagarria jarriko zaie berriz ere.

Gune jakin batzuk dira, eta, batez ere, mendi-hegalaren oinarrian daude kokatuta, Bonantza pasealekuaren ondoan. Neurri osagarri gisa, buloi pasibo isolatuak ere jarriko dira.

Gainera, Bonantza pasealekuaren gainetik dagoen bidearen ondoan bi inklinometro jarriko dira, bertan lurzoru kolubialak baitaude pilatuta. Hasieran, txandakako bi zundaketa mekaniko egingo dira, lekukoa etengabe berreskuratuz. Zundaketa horiek lurra sakonean geoteknikoki ebaluatzeko balioko dute. Zulaketa horien gainean inklinometro bana jarriko da barnealdean neurketa-kanpaina bat egiteko.

12. sektorea

Egonkortze-neurri bat ezarriko da, bloke ezegonkorretan lur-jausirik gerta ez dadin.

Hala, bihurdura hirukoitzeko altzairu galbanizatuzko sare bat jarriko da. Sareak 10 m inguruko luzera eta 5 m inguruko batez besteko altuera ditu. Hortaz, kalkulatu da estali beharreko azalera 50 m2 ingurukoa dela.

Egonkortzeko neurri horiek guztiak gauzatu ondoren, garbiketa egingo da, eta bertatik kenduko dira obra-hondakinak, sastraken hondarrak, ainguraketen kare-esnearen hondarrak, ekipoak, materiala, soberako elementuak eta beste. Era berean, obra gauzatzeko kendu edo babestu behar izan diren elementu guztiak berriz jarriko dira.

Obra hauek egiteko 99.291,96 euroko inbertsioa egingo du Udalak (BEZ barne).