Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/06/12
Donibane kalea ibilgailuentzat itxita lur-azpiko laginak jasotzeko
Ekainaren 16 eta 17an, 9:00etatik 18:00etara
Ekainaren 16an eta 17an Donibane kaleko lur-azpiko hainbat lagin jasoko dira, Udala, URA Ur Agentzia eta Añarbeko Urak-ekin batera, lantzen ari den Donibane kaleko saneamendu proiekturako.
Hori dela eta, aipatutako ekainaren 16an eta 17an Donibane kalea ibilgailuentzat itxita egongo da 9:00etatik 18:00ak arte.
Larrialdiren bat suertatuko balitz, metalezko xafla bat ezarriko da laguntza-ibilgailuek arazorik gabe pasa daitezen.
Barkatu eragozpenak







