Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/03/02

Donibaneko frontoiaren estalkiko zati gardenak aldatuko dira 

Frontoia ezingo da erabili martxoaren 4a arte

Pasaiako Udala hobekuntza lanak egiten ari da Donibaneko frontoian.

Martxoaren 2tik 4ra bitartean estalkiko zati gardenak aldatuko dira. Izan ere, denborarekin malgutasuna galtzen dute pieza horiek eta euriaren eta kazkabarraren ondorioz, zulatu egin daitezke eta ur sarrerak sortu. 

Hori ekiditeko, estalkiko pieza horiek aldatuko dira egun hauetan. Era berean, teilatu-hodiak garbituko dira. Lanak egiten diren bitartean ezingo da frontoia erabili. Hala ere, lanak martxoaren 4rako amaituta egotea aurreikusten da.

Berrikuntza horiek egiteko 4.286,20 euro inbertituko dira.