Eduki publikatzailea

Donibane Eskubaloia. Taldeen aurkezpena

Irailaren 21ean, Donibaneko Santiago plazan

Donibane Eskubaloiak ostiralean, hilak 21, aurkeztuko ditu 2018/19 denboraldirako izango dituen taldeak. Aurten, azkeneko partez, 4 talde izango ditu lehian, senior taldea Gipuzkoako Lehenengo mailan, jubenil eta kadete lurralde mailan, eta lehenbiziko aldiz areto futboleko talde bat, lurraldeko 2. mailan.

Iaztik ekitaldi hau (denboraldi bukaerako bezalaxe) Santiago plazan garatzen da. Horretarako, 17:30rako haur jolasak izango dira. Gero, harrobiko taldeek jolastuko dute partidatxo bat, omenaldien aurretik.

Zazpiak aldera Donibane Eskubaloiak omenduko ditu Joxe Mari Legorburu "Lexo" eta Enrique Figueroa, klubeko sortzaileak eta 26 urtez entitatearen burua izan direla. Egindako lan itzel horrengatik detaile bat eta guztion eskerrak jasoko dituzte.

Horretaz gain, omenduko dira 1991ean izandako nesken talde bakarraren jokalariak.

Talde hura izan da Donibane Eskubaloiak nesketan izan duen bakarra, eta beraiek omenduz gogoratu nahi dugu ere hainbat neska gazte dabilela gaur egun eskubaloian beste klubetan. Donibake Eskubaloiko direktiba berriaren asmoetako bat da nesken talde bat izatea epe motzean, eta horregatik uste izan dute garai hartako neska horien meritoa eskertu egin behar dela.

Gero, talde guztiek argazkiak egingo dituzte, banan banan eta familiko argazki handi bat eginez.

Bukatzeko, laguntzailea den Ziaboga Bistrotek paella erraldoi bat prestatuko du dastaketa bat egiteko.