Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/05/24

Donibane eskubaloia – 17/18 denboraldiko amaiera jaieguna

Maiatzaren 26an

Data hauetan ohi den bezala, Donibane Eskubaloiak amaitutzat emango du denboraldia hurrengo maiatzaren 26an, larunbata. Horretarako, klubak hainbat ekintza antolatu du guztientzako, eta bereziki, sanjuandarrentzako. Horretarako  joan den irailean izan genuen esperientziaz baliatu gara: Santiago plazan jokalari ohiak omendu genituen, taldearen aurkezpena egitearekin batera.

Berriro ere eramango dugu eskubaloia Santiago plazara, nahiz eta Bizkaia plazatik atera kalejiran 15:30ean herriko kaleak girotzeko, plazara iritsi arte.

Bertara iritsitakoan, jai ekintzekin hasiko gara. 16:30ean haurrentzako jolasak prestatuko ditugu; horretarako taldeko jokalariek gidatuko dituzte txikienak, ondo pasatzeko eta eskubaloian hobeto aritzeko trikumailuren bat ikasteko.

17:30ean denboraldiko partidarik zailena izango dugu. Plazan elkartuko dira gaur egungo jokalariak, jokalari ohiak, zaleak, eta egun batez Donibaneko jokalaria izan nahi dutenak. Umore ona eta irriak ziurtatuta daude, eta behar den bezala, hirugarren zatia ere bai.

Hori bukatuta, taldeko guztiek, zuzendaritzakoek, senideek, beteranoek eta hurbiltzen garen guztiok afari-merienda izango dugu gure laguntzailea den ZIABOGA BISTROTek prestatua, arratsaldeko 7etan plazan.

20:00etan eskubaloi federatuan aritzen diren sanjuandar guztiak omenduko ditugu. Jokalari horiek, beste klubetan aritu arren, erakusten dute eskubaloia bizirik dagoela oso Donibanen.
Amaitzeko, 20:15etik aurrera 7th STORY KILLERS taldearen eskutik, rock kontzertua izango dugu plazan, denok elkarrekin denboraldi honi agur esateko.

Hurrengo denboraldira arte!