Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2017/12/14

DJ Porru ikuskizuna haurrentzat

Abenduaren 16an Antxoko Kultur Etxean

Abenduaren 16an, Pasai Antxon San Tomas eguna ospatuko dela-eta, arratsaldeko 16:00etan Kultur Etxera hurbiltzen diren umeek DJ PORRU ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, Pasai Antxoko Jai Batzordeak antolatuta eta Pasaiako Udalaren laguntzaz.

DJ PORRU bereziki haurrei zuzendutako ikuskizun dibertigarria da. Familia giroan ondo pasatzea da Dj Porruren helburu nagusia; izan ere, nahiz eta ikuskizuna etxeko txikienei begira egiten den, gurasoentzako ere emanaldi dibertigarri eta freskoa izatea nahi dugu. Abestiak kantatzeaz gain, dantzarako koreografiak erakutsiko zaizkie haurrei, baita beraiekin dauden gurasoei ere. Ikuskizun dinamiko eta parte-hartzailea, beraz.

Ordu eta erdiko emanaldian ez da musika une batez ere isilduko. Umetxoak, aitatxo eta amatxo, aitona eta amona, izeba eta osaba, denok dantzaraaaaaa ...!!! Goaaazeeeeeeeennn!!!