Argitaratze-data: 2021/03/30
Tasak ordaintzeko dirulaguntzak diru-sarrera gutxien duten familiei
Izaskun Gómez, alkatea: “Dirulaguntza hauen bidez, ekonomikoki ahulenak diren familiei oinarrizko zerbitzuak eskuratzen lagundu nahi zaie, hala nola ur-hornidura, hondakin-bilketa eta saneamendua".
Tasak ordaintzeko dirulaguntza eskatu ahal izango dute bizikidetza-unitate familiak, baldin eta bizikidetza-unitate horren diru-sarrerek, kide guztienak zenbatuta, ez badituzte araudi honetan ezarritako mugak gainditzen, eta ez badute Gizarte-beharrizan Larrietarako Laguntzarik eskatu kontzeptu beragatik. Izaskun Gomez alkateak honako hau adierazi du: “dirulaguntza hauen bidez, ekonomikoki ahulenak diren familiei oinarrizko zerbitzuak eskuratzen lagundu nahi zaie, hala nola ur-hornidura, hondakin-bilketa eta saneamendua".
Dirulaguntzaren onuradun izateko, eskatzailearen bizikidetza-unitateak honako baldintza hauek bete beharko ditu:
- Ez du jabetzan beste ondasun higiezinik izango, diru-laguntza jasoko duen horrez gain (ez dira zenbatuko eskaera egin duten etxebizitzaren eraikin berean dauden trastelekuak).
- Pasaiako Udalarekin inolako zorrik ez izatea exekuzio-aldian. Nolanahi ere, zerga-betebeharrak egunean dituztela joko da, haien zorra Kudeaketa eta Diru-bilketaren Ordenantza Orokorraren arabera zatikatuta badago, eta zatikatutako kuota horiek dagokienean ordaintzen ari badira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- NANen fotokopia.
- Lanerako adinean daudenek:
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindako lan-bizitzaren ziurtagiria.
- Urtean zehar lanean aritu bada, azkeneko 3 nominak.
- INEMen ziurtagiria, prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabaziena edo, bestela, irabazirik ezarena.
- Pentsio eta/edo prestazio ekonomikoren baten bidez lortutako irabazien Gizarte Segurantzako ziurtagiria, edo bestela, irabazirik ezarena.
Eskatzaileak baimena ematen edo Lanbidetik 4 eta 5 puntuetako datuak badio Pasaiako Udalari zuzenean Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotzeko ez da beharrezkoa izango aipatutako ziurtagiriak aurkeztea. Baimena eman ezean, honako ziurtagiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren ziurtagiria, zeinahi prestazio ekonomikoren bidez lortutako irabaziak egiaztatzen dituena, edo, bestela, irabazirik ezarena.
- Lanbideren ziurtagiria, diru-sarrerak bermatzeko errenta (oinarrizko erreta) bidez lortutako irabaziak egiaztatzen dituena, edo, bestela, irabazirik ezarena.
Eskaerak martxoaren 12tik apirilaren 12a bitarte aurkeztu behar dira, 8:00etatik 14:00etara Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan.