Argitaratze-data: 2022/08/29
Pasaiako kirol-kluben 2022. urteko ohiko jarduerarako, arrauna sustatzeko eta emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdia
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten du 2022 kirol diru-laguntzetarako eskaerak aurkezteko irekita egongo dela irailaren 23a arte urteko ohiko kirol jardueretarako eta irailaren 26a bitarte arrauna sustatzeko eta emakumeen kirola sustatzeko jardueretarako.
Eskaerak ezingo dira aurrez aurre HAZeko bulegoetan aurkeztu. Erregistro telematikoen bitartez egin beharko dira nahitaez, beharrezkoa duten dokumentazioarekin batera.
Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Azkenik, gogoan izan aurkeztutako balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla.
Zalantzak argitzeko, HAZeko bulegoekin harremanetan jarri.