Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/11/26
Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Saileko dirulaguntzak 2025
Eskaerak aurkezteko apea abenduaren 24an amaituko da
Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du irabazi asmorik gabeko aisialdi taldeei eta gazte elkarteei diruz laguntzeko.
Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko, kanpamenduetarako jarduerak eta programak finantzatzeko dirulaguntzak dira.
Dirulaguntza eskatzeko E043 fitxa bete behar da eta eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 24an izango da.
Eskaerak nahitaez elektronikoki udaleko online tramiteen atarian aurkeztu behar dira.
Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan eta elkartearen izenean egin behar du eskaera.
Eskaerek hasieratik guztiz osatuta egon behar dute, baita osagarria den dokumentazioa ere (haurren zerrendak, gazteen eta begiraleen zerrendak, jardueren memoria, aurrekontua, fakturak,...), azterketa eta dirulaguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Zalantzak argitzeko, deitu HAZeko bulegoetara (943344034) edo Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin jarri harremanetan (posta elektronikoa gazteria@pasaia.net).







