Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/10/21

Haur, nerabe eta gazteen sustapen sailari lotutako dirulaguntzak

Eskaerak urriaren 28tik azaroaren 27ra

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, irabazi asmorik gabeko aisialdi-taldeei eta gazte elkarteei diruz laguntzeko. 

Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako  jarduerak eta programak finantzatzeko dirulaguntzak dira. 

Dirulaguntza eskatzeko horretarako dagoen eskabidea bete beharko da. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 28tik azaroaren 27ra da. 

Informazio gehiago behar izanez gero, Pasaiako Udaleko Haurren, Nerabeen eta Gazteen Sustapen Sailera dei dezakezue. (Tel. 943-344034).