Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/09/22
2023ko emakumeen kirola sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia
Eskaerak aurkezteko azken eguna, urriaren 24a
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak jakinarazten dizue 2023ko ohiko kirol dirulaguntzetarako deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jada argitaratu dela. Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 24a izango da.
- Deialdiaren oinarriak.
- Eskaerak udalaren online izapideen atarian aurkeztu beharko dira nahitaez.
- Legez baimendutako eta elkartearen legezko ordezkari gisa egiaztatutako edozein pertsonaren izenean egin daiteke eskaera (ziurtagiri elektronikoa behar da).
- Eskaera, E001 eskari orriaren bidez egin behar da.
- Egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko dizkiozue eskaerari. Fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) agertu behar dira, baita dagokion zerga ere (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.
- Fakturak telematikoki txertatzeko dagoen edukiera gaindituz gero, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailarekin kontaktuak jarri.
- Halaber, gogorarazten dizuegu dokumentazioa hasieratik eta bere osotasunean aurkeztu behar dela, azterketa eta diru-laguntzen ordainketa ez atzeratzeko.
Zalantzak argitzeko, HAZeko bulegoetara deitu 943-344034 edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailarekin jarri harremanetan (luzapena: 915 / posta elektronikoa: kirolak@pasaia.net).