Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/08/04
Pasaiak diruz lagunduko ditu Covid-19ari aurre egiteko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren inbertsioak
Eskaerak aurkezteko epea, irailaren 15a arte
Jarduerak prestatzeko denean, Udalak diruz lagunduko ditu Covid-19ari aurre egiteko inbertsioak. Helburua da Pasaian ekonomia-jarduera eta enplegua mantentzea.
Inbertsioak diruz laguntzeko kopurua 43.950 eurokoa izango da. Dirulaguntzak 2020ko irailaren 15a arte eska daitezke, eta gehieneko kopurua 5.000 eurokoa izango da.
Izaskun Gomez, Alkatea: “Dirulaguntzen bidez merkatari eta ostalariei lagundu nahi zaie, Covid-19aren inpaktu negatiboari aurre egiteko beharrezko inbertsioak egin ditzaten”.
Covid-19aren krisia ez da soilik osasun-krisia izan, alarma-egoerak eta konfinamenduak txikizkako denda gehienen itxiera ekarri du, eta krisi ekonomikoa eragin du, bereziki Pasaiako gure merkatariei eta ostalariei eragiten ari dena. Horregatik, Udalak dirulaguntzen programa bat onartu du, 43.950 eurokoa, merkatari eta ostalariei laguntzearren, Covid-19ari aurre egiteko behar dituzten inbertsioak egin ditzaten. Programa hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Departamentuak finantzatua da.
Programaren helburua da beharrezkoak diren inbertsioak, ekipamenduak eta azterlanak diruz laguntzea, lokalak eta lan egiteko erak egokitzeko, eta segurtasun- eta osasun-protokoloak bete daitezen ekipamenduetan inbertsioak egiteko.
Dirulaguntzen onuradunak izango dira merkataritza eta ostalaritza sektoreko nor bere kontura lan egiten duten langileak nahiz langile autonomoak, edo 10 langiletik beherako enpresa txikiak, haien negozio zifra miloi bat eurokoa baino gehiagokoa ez bada, eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte:
- Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda egotea, merkataritza txikizkari eta ostalaritza sektoreetako epigrafean; eta jarduera Pasaian garatzea.
- Foru Ogasun, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokor eta Pasaiako Udalarekiko betebeharretako ordainketetan eguneratuta egotea.
- Dirulaguntzen Lege Orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasotako debekuetan sartuta ez egotea.
Baztertu egingo dira Pasaiako Udalarekin jarraikako prestazioa eskaintzen duten hornidura eta zerbitzuen kontratu publikoen pertsona fisiko nahiz juridikoak, eta nortasun juridikoko erakunde-organoetako bazkide edo kide diren nor bere konturako langileak (kapital-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak, etab.) deialdi honetan eskaera aurkeztu dutenak edo eskatuko dutenak badira.
Eskaerak, ahal dela, Udalaren Izapide Elektronikoen atarian edo Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egingo dira.
Diruz lagunduko den gehienezko kopurua 5.000 eurokoa izango da, eta dirulaguntzak irailaren 15era bitartean eskatu ahal izango dira.