Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/20

2025eko diru-laguntza deialdia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat

Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 19an amaituko da

Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat.

Eskaerak aurkezteko epea: 20254ko abenduaren 19a arte.

Elkarte eskatzaileen betebeharrak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta puntuazio irizpideak: 

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Berdintasun sailak gomendatzen du puntu hauek kontuan hartzea:

  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.