Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/25

Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat diru-laguntzak

Eskaerak aurkezteko, urriaren 13ra arte

Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat.

Eskaerak aurkezteko epea, 2021eko urriaren 13ra arte.

Eskaera bakarra egin beharko da, erantsitako agiriak betez:

  • 1. E002 Ordezkapen idatzia (hala badagokio). 
  • 2. E019 Diru-laguntza eskaera: berdintasuna sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat 
  • 3. Diruz lagunduko den jardueraren proiektua. 
  • 4. Proiektu berarentzat emandako gainerako diru-laguntzen berri ematea. Hala badagokio, proiektu horretarako laguntza ekonomikoa ez duela jaso agertzen duen zinpeko adierazpena. 
  • 5. Bankuaren egiaztagiria, ekitaldi horretan elkarte eskatzailearen kontu zenbakia zein den ziurtatzen duena. 
  • 6. Gizarte Segurantzan ordainketak eguneratuta dituela eta zerga-betebeharrak kitatuta dituela egiaztatzen duen agiria. 
  • 7. Elkarteak duen antzinatasunaren egiaztagiria. 
  • 8. Emakumezko eta gizonezko erabiltzaileen kopurua. 
  • 9. Pasaiako emakumezko eta gizonezko erabiltzaileen kopurua. 
  • 10. Aurkeztutako balantze ekonomikoa zuritzen duen faktura zerrenda. 
  • 11. Udal honetan lehenengoz eskaera aurkezten duten erakunde edo elkarteek, aurreko agiriez gain, ondorengoak aurkeztu behar dituzte: 
    • Elkartearen estatutuak. 
    • Eusko Jaurlaritzako Elkarte edo Erakundeen Erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. 
    • Elkartearen ordezkariaren edo ahaldunaren Nortasun Agiri Nazionala. 
    • Elkartearen IFK (Identifikazio Fiskalaren Kodea). 

NON ESKATZEN DA?

  • Aurrez aurre, HAZ bulegoetan
  • Internet bidez: Aurretik aipatzen diren nahitaezko AGIRI guztiak bete eta hasi online tramitazioa 
  • Posta arrunta: Donibane kalea 19 20110 PASAIA 

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Berdintasun sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.