Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/08/11

250.000 €ko dirulaguntzak autonomoentzat eta mikroenpresentzat (merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuak)

Eskaerak aurkezteko epea, urriaren 30a arte

Udalak laguntza zuzenak emango ditu Covid-19aren ondoriozko alarma egoerak eragindako diru galerak arintzeko. 

2020ko urriaren 30era arte eskatu ahal izango dira laguntzak, eta eskakizun bakoitzeko gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da.

Izaskun Gómez, alkateak: “Laguntza hauen xedea alarma egoerak eragindako galerak arintzea eta gure merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan jarduerari eta enpleguari eustea da”. 

Covid-19aren krisialdia ez da osasun krisialdia soilik izan. Alarma egoerak eta konfinamenduak txikizkako denda gehienek ixtera behartu ditu eta krisialdi ekonomikoa eragin dute, Pasaiako dendetan, ostalaritzan eta pertsonei eskainitako zerbitzuetan nagusiki.

Egoera horri aurre egiteko, Udalak laguntza zuzenen programa bat onartu du, 250.000 eurokoa, Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuei laguntzeko eta alarma egoeran euren jarduerak eteteagatik izandako galerak arintzeko. 

Laguntza bakoitzaren gehienezko zenbatekoa ezingo da izan 1.000 euro baino gehiagokoa eta honela kalkulatuko da:

  • Zortzi ehun euroko (800€) zenbateko finkoa. 
  • Zenbateko horri beste 100 € gehituko zaizkio enpresak 1 eta 5 langile bitartean baditu, edo 200 € langileak 6 eta 9 langile bitartean baditu. 

Laguntza eskatu ahal izango dute beren kontura lan egiten duten langileek edo autonomoak eta merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako 10 langiletik behera dituzten enpresa txikiek, betiere, haien negozio zifrak milioi euroa gainditzen ez badute eta nahitaez itxi badute, edo diru-sarrera % 75etik gora jaitsi dela egiaztatzen badute, 2019ko urritik 2020rako martxorako sei-hilekoan izandako batezbestekoarekiko, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergan alta emanda egotea txikizkako merkataritza, ostalaritza eta pertsonen zerbitzuen sektoreetan, eta euren jarduera Pasaian garatzea. 
  • Foru Ogasunarekin, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzarekin eta Pasaiako Udalarekin obligazio guztiak ordainduta izatea. 
  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 2 eta 3 ataletako 13. artikuluan bildutako debekurik ez betetzea. 
  • Lan jarduerara itzultzea edo hari eustea alarma egoera bukatutakoan eta alta emanda lanean jarraitzea, gutxienez itzultzen denetik sei hilabetez, arrazoizko kausa batengatik izan ezean. 

Ez dira laguntza honen deialdian sartuko: Pasaiako Udalarekin hornikuntzen eta ondorengo zerbitzuen kontratu publikoko titularrak diren pertsona fisikoak eta juridikoak; entitate juridikoa duten entitate organoko bazkide edo kide diren euren konturako langileak (kapital sozietateak, sozietate kooperatibak, sozietate zibilak, etab.), deialdi honetan eskakizuna aurkeztu badute edo aurkeztera badoaz; eta berariazko nortasun juridikorik ez duten pertsona fisikoen edo juridikoen taldeak, ondasun komunitateak edo unitate ekonomiko edo ondare bereiziko bestelako unitateak. Deialdi honetatik kanpo geratuko dira berariaz, irabazi asmorik gabeko entitateak edota elkarteak. 

Eskaerak, ahal dela, Udalaren Izapide Elektronikoen atarian egingo dira, edo bestela Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

 

EBAZPENA eta ARAUAK

PDF (0,3 Mb)