Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/12/13

Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jarduerei zuzendutako 2024ko dirulaguntzen deialdia

Eskaeretarako epea urtarrilaren 8ra arte

Pasaiako Udalaren Gizarte Ekintza Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, Gizarte Ekintzako helburuekin bat egiten duten jarduerak diruz laguntzeko.

Dirulaguntza eskatzeko E018 eta E0143 agiriak bete beharko dira. Izan ere, Pasaiako Udalaren eta bere Organo Autonomoen Diru-laguntzen Ordenantza Orokorraren III. eranskinean dago ezarrita justifikatzeko modua.  Gogorarazten da, kasu honetan, diruz lagundu nahi den jardueraren justifikazioa eskabidearekin batera aurkeztu beharko dela.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 8a izango da.

Eskaerak nahitaez elektronikoki udaleko online tramiteen atarian aurkeztu behar dira.

Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan, eta ordezkatzen duen erakundearen edo elkartearen izenean egin behar du eskaera.

Eskaerek hasieratik guztiz osatuta egon behar dute, baita osagarria den dokumentazioak ere (jardueren memoria, aurrekontua, fakturak,...)

Zalantzak argitzeko, deitu HAZeko bulegoetara (943344034) edo jarri harremanetan Gizarte Ekintza Sailarekin (luzapena 910 / posta elektronikoa gizartekintza@pasaia.net).