Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/09/04
Elkarte eta taldeentzako diru-laguntza, haurrekin, gazteekin eta aisialdiarekin lotutako programak eta jarduerak finantzatzeko
Eskaerak aurkezteko epea: Irailaren 1etik 30era
Elkarte eta taldeentzako diru-laguntza, haurrekin, gazteekin eta aisialdiarekin lotutako programak eta jarduerak finantzatzeko.
- Haurren, gazteen eta aisialdiaren arloko diru-laguntzen araudiaren helburuak honako hauek dira:
- Laguntza ekonomikoa ematea Pasaiako irabazi asmorik gabeko aisialdi-taldeei eta gazte-elkarteei, Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta gizarte eta hezkuntzako jardueretarako.
Laguntza ekonomikoa ematea kanpaleku eta udalekuak antolatzen dituzten aisialdi-taldeei; jarduera horien zenbatekoa dela-eta, berariazko diru-laguntza lerroa behar baitute.
Deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Eskaerak aurkezteko epea: Irailaren 1etik 30era
Informazio gehiago eta eskaerak aurkezteko, HAZ bulegoetan.