Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/10/17
II motako diabetesari eta bere zainketei buruzko hitzaldia, Aitona-amonen Aterpeak antolatua
Urriaren 25ean Donibanen
Urriaren 25erako, 11:30etan, Aitona-amonen Aterpeak hitzaldi bat antolatu du II motako diabetesari eta bere zainketei buruz. Herritar guztiei zuzenduta dago, batez ere diabetikoei eta haien familiei. Hitzaldia aterpean bertan izango da.
Pasai Donibaneko Osakidetzaren Lehen Mailako Arretako Zentroko Erizaintzaren lankidetza aitortu nahi dugu, eta eskerrak eman nahi dizkiegu haien interesagatik eta profesionaltasunagatik.
Aurkezpenean, paziente diabetikoen zainketan eta auto-zaintzan kontuan hartu beharreko alderdi guztiak modu integralean erakutsiko dizkigute.
Bizi-ohitura osasungarriek duten garrantziaz informatuko gaituzte: dieta, ariketa fisikoa, larruazalaren zaintza, atsedena, etab. Eta ohitura osasungarri horiek gure osasunerako izango duten eragin onuragarriaren berri emango digute.
Gaixotasuna kontrolatzeak berekin dakar gluzemia eta medikazioa kontrolatzea. Oso faktore garrantzitsuak dira, eta diabetikoak bizi-ohitura osasungarrien osagarritzat hartu behar ditu.
Azpimarratu nahi dugu gure helburua dela herritarrek profesionalengandik informazioa eta prestakuntza jasotzea, horrela, erabateko autonomia lortzea adineko pertsonengan hain ohikoa den patologia hori zaintzeko, eta gaixotasunak eragindako ondorio fisiko eta psikologikoak minimizatzen laguntzeko.
Aitona-amonen Aterpean kezka sortzen digu adineko guztien osasunak, eta oso kontziente gara osasun-hezkuntza onak bizi-kalitate handiagoa emango digula.
Sonia, Garbiñe, eskerrik asko guztion izenean.