Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/07/10
Ondasun higiezinen gaineko zerga itzultzea
2024ko OHZren (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga) ordainagirietan akats bat antzeman da.
Hori dela eta, ofizioz itzuliko dira kobratutako ordainagiri guztiak. Helbideratutako ordainagiri guztiak, uztailaren 8an kobratutakoak, uztailaren 10ean itzuli dira. Helbideratuta ez zeuden gainerako ordainagiriak ahal bezain laster itzuliko ditu udalak.
Bestalde, dagokion berrikuspena egin ondoren, 2024ko OHZren ordainagiriak ordaintzeko beste epe bat onartuko da, eta epe hori ohiko bideetatik jakinaraziko da.