Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/06/07

Pasaiako dantza festibalaren 3. edizioa

Ekainaren 10etik 13ra

Aurten ere, Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako estilo ugariko sortzaile eta dantzariek,  maila eta interes handiko 12 dantza lan aurkeztuko dituzte.

Bigarren edizoan eskaini ezin izan ziren hainbat ekintza itzuliko dira: Herritarrentzako dantza tailerrak eta baita Pasaiako Studio24 dantza eskolaren erakustaldiak ere.

Lehen eguna sortzaile berriei eskainitakoa izango da aurten. Qabalum konpainia fatartarraren, Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesgaren eta Xian Martinezen lanek irekiko dute jaialdia.

Bi dantza lanen estreinaldia bizitzeko aukera izango da. Batetik Proyecto Larrua-ren “Muda” eta bestetik herriko sortzailea den Noemi Vianaren Anakrusa taldeak aurkeztuko duen “E.612” lana.

Hirugarren edizio honetan ere emakume sortzaileek leku esanguratsua izango dute jaialdian. Aipatutakoez gain, Judith Argomaniz (LaSala) , Eva Guerrero, Matxalen Bilbao, Askoa Etxebarrieta Lasheras (LaPulga) eta Amaiur Luluaga-ren lanak ikusi ahal izango dira.

Jaialdiaren itxiera Juanba Berasategin. Break dancearen jatorria den “bboying”ean oinarritutako dantza eta multimedia-proiekzioa uztartzen dituen Códice  ikuskizunak amaituko du aurtengo egitaraua.

Informazio guztia: http://pasaiakodantzafestibala.info

FESTIBALA AURKEZTEKO PRENTSAURREKOA