Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/09/21

Pasaiako dantza festibala

Bigarren edizioa urriaren 1etik 4ra

COVID-19ak sortutako osasun larrialdia dela-eta ekainaren 11tik 14ra egitekoa zen Pasaiako Dantza Festibalaren bigarren edizioa atzeratu behar izan genuen.

Iaz abian jarritako Pasaiako Dantza Festibala kulturarekiko apustu sendoa da Pasaiarentzat, eta ikusle asko erakarri zituen euskal konpainia profesionalen eta herriko eragileen arteko egitarau erakargarri batekin. 

Jaialdiaren antolakuntzatik gertutik jarraitzen ari gara bizitzen ari garen gertakari guztiak; eta, bai herritarren bizitzen normalizazioari begira, eta baita dantzak eta kaleko arteek oro har jasango duten krisi larriari erreparatuz, ahalegin guztiak egin ditugu, jaialdia ospatu dadin, osasun neurriak ziurtatuz. Zehazki, urriaren 1etik 4ra bitarte egitea aurreikusi da, betiere egoera soziosanitarioak ahalbidetzen badu.

Egitarauaren informazioa http://pasaiakodantzafestibala.info webgunean topatu dezakezue. Sarrerak doakoak izango dira, baina aldez aurretik erreserba egin beharko da webgunean bertan.

Bitartean, gure elkartasunik beroena adierazten diegu Pasaiako herritarrei, pandemia honi aurre egiteko egiten ari diren ahaleginengatik; eta baita zalantzaz betetako etorkizuna topatzen ari diren dantza eta kultur arloko eragile eta profesional guztieri ere.

Elkarren beharra dugulako, kaleak artez betetzera itzuliko gara!

Kulturak batu egiten gaitu!