Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/04/12
"Cuando las miradas gritan" liburuaren aurkezpena eta irakurketa poetikoa
Apirilaren 23an Trintxerpen
Liburuaren egunaren haritik Pasaiako liburutegiek eta Berdintasun Arloak "Cuando las miradas gritan" liburuaren aurkezpena eta irakurketa poetikoa antolatu dute.
Ekitaldia Trintxerpeko Alkateordetzan izango da apirilaren 23an, 12:30ean.
Emakumeenganako tratu txarren aurkako liburu hori Dory Lansorenak idatzia da, eta liburuko poesiak errezitatzen Idoia Arteaga, Marta Ugartechea, Pilar Sanz, Hitzeder Fernández, Bendrell Mohamed, María Devesa, Vane G., Manoli López eta Dory Lansorena bera izango dira taula gainean.
Zuzeneko musika Isabel Bravo biolinistak, Alberto Egia pianistak eta Salvi Salazar gitarristak jarriko dute. Showtime Akademiako Alba Vidalek dantzak eskainiko ditu eta Ane Gómez eta Emilio Azkarate kantariek beren ahots gozoa jarriko dute.
Ekitaldia doakoa izango da eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Amaieran liburua 12 eurotan erosteko aukera izango da, eta Dory Lansorenak plazer handiz sinatuko ditu.