Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/07/07
Aldaketak aparkalekuetan, Trintxerpeko feria-eremuaren instalazioa dela eta
Cirizan ezingo denez aparkatu, Trintxerpeko herritarrek uztailaren 12tik 20ra bitartean Rodolfoko orubean aparkatu ahal izango dute. Gainera, datozen egunetan aparkatzeko aukera gehiagoren berri emango da

Astebete pasatxo geratzen da Trintxerpeko Karmengo jaiak hasteko, eta azken prestaketak egiten ari dira. Ohikoa denez, Pasaiako Udalak zenbait neurri hartuko ditu ibilgailuen mugikortasuna eta aparkatzeko aukerak ahalbidetzeko:
Feria-eremua Cirizako aparkalekuan jarriko da eta, beraz, ezin izango da bertan autorik aparkatu. Feria-eremuaren muntaketaren ondorioz, ezingo da bertan aparkatu uztailaren 12ko (igandea) 12:00etatik aurrera.
Alternatiba gisa, Udalak portuko Rodolfo orube zaharra gaituko du uztailaren 12ko (igandea) 12:00etatik aurrera.
Jaiak eta garbiketa-lanak amaitu ondoren, uztailaren 20an berriro aparkatu ahal izango da Cirizako aparkalekuan.
Era berean, Rodolfo aparkalekuan aparkatutako ibilgailuak uztailaren 20rako kendu beharko dira.
Aparkatzeko aukera gehiago
Pasaiako Udalak gaineratu duenez, Trintxerpeko jaietan, aurreko urteetan bezala, Karmengo Amako patioa eta Hospitalilloko hesien arteko eremua gaituko dira aparkatu ahal izateko. Hurrengo egunetan informazio zehatzagoa emango da.






