Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/10/26

Trintxerpeko bizilagunek bertakoentzako txartel bat izango dute, Cirizako aparkaleku berrian aparkatzeko

Jakinaraziko da txartela jasotzeko eguna

Tritnxerpeko bizilagunek bertakoentzako txartela izango dute, Cirizako aparkaleku berrian aparkatzeko. Aparkaleku hori Lasako aparkalekua ordezteko eraikitzen ari dira, azken hori laster itxiko baita, hastear diren Adinberriko obren ondorioz. Izapideak ahalik eta gehien errazteko, Udalak, datozen asteetan, ohar bat bidaliko die ibilgailua barrutian helbideratuta duten herritar guztiei, eta ohar horretan adieraziko die noiztik aurrera pasa daitezkeen HAZeko bulegotik (Alkateordetza), txartela jasotzera.

Bere garaian Izaskun Gomez Pasaiako alkateak iragarri zuen moduan, Cirizako aparkalekua Trintxerpeko herritarrek bakarrik erabili ahal izango dute gauez (19:00etatik 8:00etara) eta asteburuetan eta jaiegunetan. Alkateak adierazi duenez, aparkaleku berriarekin “Trintxerpeko herritarrek aparkaleku esklusiboa izango dute barrutian, beste eremu batzuetako ibilgailuek ezingo dutelako luzaroan bertan aparkatu, eta, hartara, bizilagunentzako libre egongo delako.

Cirizako aparkaleku berria erabiltzeko, txartela haizetakoaren kristalaren beheko muturretan itsatsiko da, ibilgailuak identifikatu ahal izateko eta Trintxerpen bizi direnentzako ordutegian aparkatzeko eskubidea dutela egiaztatzeko.

Trintxerpeko herritarrek Cirizako aparkaleku berrian aparkatzeko txartel itsasgarria eskuratzeko eskubidea izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: Trintxerpen erroldatuta egotea eta ibilgailua ere bertan helbideratuta izatea, tokiko zerga-betebeharrak egunean izatea eta ibilgailuaren dokumentazioa indarrean egotea (IAT eta nahitaezko asegurua).