Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/10/16
CIMASUB argazki erakusketa
Urriaren 9tik 20ra Trintxerpeko Alkateordetzan

Pasaiako Ingurumen Sailak gogorarazten du joan den asteetan Donibanen egindako Itsaspeko Nazioarteko Zinema Zikloa (CIMASUB) amaitu den arren, oraindik badagoela argazki erakusketaz gozatzeko aukera.
Donibaneko Kulturguneko erabilera anitzeko aretoan zegoen erakusketa Trintxerpera lekualdatu da eta bisitagarria izango da urriaren 9tik 20ra Trintxerpeko Alkateordetzan 10:00etatik 20:00etara.
CIMASUB Pasaiaren bigarren edizioa izan da aurtengoa. Bi hamarkadaren ostean, Ingurumen Sailak ekimena berriro ere martxan jartzea erabaki zuen eta lehen balorazio oso positiboa egin dute arduradunek.
Gogorarazi behar dugu, ekimenak itsaso eta ozeanoekiko maitasuna transmititzea eta ingurumen zaintzan sentsibilizatzea zuela helburu.
Antolatzaileen arabera, ekimena prestatzerakoan egin ziren aurreikuspen guztiak gainditu dira eta gero eta jende gehiago hurbildu da saioetara. Gainera, herriko ikastetxeekin izan den Txikizikloa oso modu positiboan baloratu dute, 150 haur baino gehiago batu ditu. Orotara, 300 bat lagunengana iristea lortu dutela ziurtatu dute.
Pasaiako Udalak, CIMASUBen izenean, eskerrak eman nahi dizkie Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Ziklora hurbildu diren guztiei, eta aurreratu nahi du datorren urteko ediziorako lanean ari direla.