Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/10/13

2027ko udal-hauteskundeak: Espainian bizi diren EBko herritarrak hautesle-erroldan izena ematea

2027ko urtarrilaren 15a baino lehen

2027ko maiatzaren 23an udal-hauteskundeak egingo dira. Hauteskunde horietan, Europar Batasuneko herrialdeetako herritarrek eta Espainiarekin udal-hauteskundeetan botoa emateko elkarrekikotasun-akordioa sinatu duten herrialdeetako herritarrek bozkatu ahal izango dute.

Hautesle-erroldan sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik udal-erroldan izena emanda egotea eta hauteskundeetan botoa emateko borondatea adieraztea. Izapidea Internet bidez edo Pasaiako Udalean aurrez aurre egin daiteke, 2027ko urtarrilaren 15a baino lehen.

ARAUDIA, BALDINTZAK ETA INFORMAZIOA

IZAPIDEAK INTERNET BIDEZ

IZAPIDEAK HAZ BULEGOETAN

FORMULARIOA