Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/10

San Pedroko autobus geltokiaren behin-behineko lekualdaketa, Velascoko etxebizitzen obra dela eta

Azaroaren 15etik abenduaren 15era

San Pedroko babes ofizialeko etxeak eraikitzeko kanalizazio obrak medio, enpresa eraikitzaileak zanga bat ireki behar du Esnabide kalearen 2. eta 8. zenbakien artean, egungo autobus geltokia dagoen eremuari eraginez. 

Hori dela eta, gaur egun Esnabide 8an dagoen autobus geltokia kale horretako 20-18 zenbakietako tartera lekualdatuko da (La Lonja tabernaren parera), adierazitako obrekin amaitu arte. 

Obra horien iraupena eta, beraz, geltokiaren lekualdaketa, azaroaren 15etik abenduaren 15era luzatuko dela aurreikusi dute. Edonola ere, data horiek alda litezke kanpoko edo klimari loturiko faktoreek eraginda. 

Errepidearen erreietako bat ere okupatu beharko dute aipaturiko obrak egin ahal izateko. Hortaz, eta tramu horretan alde bikoa den trafikoa erregulatu ahal izateko, semaforo bat jarriko da ibilgailuen igarotzea txandakatzeko. 

Biribilguneko trafikoak ez du eraginik jasango, edo, nolanahi ere, eragin txikia izango du. 

Kronograma 

Astelehenean, azaroak 13, bost aparkaleku eta elbarrien plaza desgaituko dira. Hurrengo egunean, asteartean, behin-behineko autobus geltokia margotuko dute. Azkenik, asteazkenean, autobus geltoki berria erabilgarri izango da eta, beraz, obrak hasiko dira. Aurreikuspenen arabera, egoera bere horretara bueltatuko da abenduaren 15ean.