Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/06/06

San Pedroko autobus geltokiaren behin-behineko lekualdaketa, Velascoko etxebizitzen obra dela-eta

Ekainaren 10etik 21era Esnabide kaleko 18. zenbakian egokituko da geltokia

Velaskoko etxebizitzen obra dela-eta, Esnabide kalean asfaltatze- eta margotze-lanak egingo direnez, San Pedroko autobus geltokia lekuz aldatuko da ekainaren 10etik 21era bitartean.

Hala, gaur egun Esnabide kaleko 8. zenbakian    dadagoen geltokia kale bereko 18. zenbakian   egokituko da behin-behinekoz, lanak amaitu arte (La Lonja tabernaren parean izango da geltokia).