Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/04

Antxoko Nafarroa etorbideko 5. zenbakiko Ekialdebuseko geltokia erabilezin, obrengatik

2021eko urriaren 4tik 10erako astean

Geltokia behin-behinean erabilezin egongo da, autobus-geltokiaren areka konpontzeko obrak egin arte.

Urriaren 4tik 10erako astean Pasaiako Udalak konponketa-lanak egingo ditu Nafarroa etorbideko 5. zenbakiaren parean dagoen autobus-geltokiaren arekan. Konponketa-lan horiek dirauten bitartean, hau da, urriaren 4tik (astelehena) 10era (ostirala), autobus-geltoki hori ezingo da erabili.

Nafarroa etorbideko areka konpontzeko lanak Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin sinatutako hitzarmenari esker egingo ditu udalak, beste obra batzuen modura. Hitzarmenaren helburua da udalerriaren hiri-berrikuntza bultzatzea eta ingurune jasangarriago, irisgarriago eta inklusiboago baterantz aurrera egitea. Hitzarmen honen baitan garatuko diren ekintzen artean honako hauek daude: oinezkoen eta ibilgailuen arteko bizikidetza hobetzea, espazio estaliak sortzea eta adingabeen aisialdirako guneak hobetzea, ariketa fisikoa eta gizarteratzea sustatzeko ekipamendua jartzea eta irisgarritasuna hobetzea. Helburu honekin guztira 576.470 euroko inbertsioa egingo da. 

  • E01 Donostia – Donibane
  • E02 Donostia – Oiartzun
  • E05 Donostia – Errenteria
  • E06 Donostia Ospitaleak – Errenteria
  • E07 Donostia Ospitaleak - Antxo - Trintxerpe - San Pedro
  • E20 Donostia – Hondarribia
  • E26 Donostia – Irun
  • E71 Donostia – Donibane
  • E72 Donostia – Oiartzun
  • E75 Donostia - Errenteria
  • E77 Donostia - Hondarribia

Barkatu eragozpenak.