Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/10

Gau Beltzeko buruarinen tailerrean parte hartu nahi duzu?

Urriaren 18 eta 26an izango dira eta aldez aurretik izena eman behar da

Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeko Familia bidezko euskararen transmisioa lan-mahaiak Gau Beltzeko buruarinen tailerra egitea erabaki du. 

Izan ere, Gau Beltza Euskal Herriko ohitura bat da, ez da Halloween jaiaren euskal bertsioa. Santu Guztien Egunaren bezperan eta Hilen Egunean hainbat ohitura zeuden Euskal Herrian. Eta, badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.

Beraz, antolatu dugun tailerraren helburua izango da haurrek (2019, 2020 eta 2021 urteen inguruan jaiotakoak) Gau Beltzeko buruarin bat egitea, beti ere, gurasoen laguntzarekin. Tailerrak euskaraz izango dira, baina euskaraz ulertzen ez duten gurasoek ere parte har dezakete; bitartekoak jarriko baitira horien ulermena bermatzeko.

1- PASAI DONIBANE. Urriak 26. 11:00etan Pasai Donibaneko kulturgunean. Izena emateko azken eguna: urriak 21.
2- PASAI SAN PEDRO. Urriak 26 17:00etan Udal aretoan. Izena emateko azken eguna: urriak 21.
3- PASAI ANTXO. Urriak 18 10:30ean Kultur Etxean. Izena emateko azken eguna: urriak 13.

Haur bakoitzak guraso baten laguntza beharko du buruarina egiteko. Buruarin bakoitzeko izen-emate bat egin beharko dute haurrekin joango diren gurasoek ondorengo estekan

IZENA EMAN