Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/10/25
Buruarinen tailerra
San Pedron, azaroaren 21ean
Pasaiako Udalaren Haur eta Nerabeen eskubideen Sailak, azaroaren 21ean, ostegunarekin, buruarinen tailerra antolatu du haurrentzat arratsaldeko 17:30ean San Pedroko liburutegian. Azaroaren 8a baino lehen eman behar da izena San Pedroko liburutegian edo eskubidean@pasaia.net helbidera idatziz. San Pedroko liburutegia astelehen, astearte eta ostegunetan egoten da irekita 17:00etatik 19:45era.
- Doakoa da, baina izena eman behar da.
- Umeak bere buruarina egin eta etxera eramango du.
- Umea bakoitzak heldu batez lagunduta etorri behar du.
- Tailerraren iraupena bi ordu ingurukoa izango da.
*Izena ematerakoan, honako hauek adierazi behar dira: umearen izena, umeari laguntzen joango den helduaren izena eta buruarina zer-nolakoa izango den. Deabruak, intxixuak, pailazoak, piratak, Tartalo edo Bikingoak daude aukeren artean.