Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/02/04

Oarsoaldeako bulego ibiltarietan 1.900 kontsulta inguru artatu zituzten 2025ean

Iazko datuen aurkezpenean Teo Alberro Pasaiako alkateak parte hartu zuen

Bulego Ibiltariak Oarsoaldeako lau udalerrietara —Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia— hurbiltzen diren zerbitzuak dira, herritarrei arreta eta laguntza eskuragarriagoak eskaintzeko. Helburua da herritarrei beren kezkak argitzen, eskaerak bideratzen eta tramiteak errazten laguntzea.

2025. urtean, Energia Bulegoa eta Birgaitze Bulegoa formatu ibiltarian antolatu ziren, udalerriz udalerri mugituz, eta Kontsumo Bulegoa Errenteriako hirigune historikoan kokatu zen. Urte honetan guztira 1.900 eskaera inguru jaso dira bulego hauetan. Gaur goizean lau udalerrietako alkateak elkartu dira “Bulego Ibiltariak” izeneko proiektuaren baitan orain arteko datuak ezagutzera emateko.

“Gure lehen helburua da herritar bakoitzari zerbitzua bertatik bertara eskaintzea, auzotik eta herritik abiatuta”, adierazi dute.

Egitasmo honi esker, Birgaitze Bulegoa eta Energia Bulegoa astero-astero lau udalerrietan Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian dago eskuragarri herritarrentzat. 

“ZUGANDIK GERTU, BEHAR DUZUNERAKO” lelopean, bulegoek hurbiltasuna eskaintzen diete herritarrei: Oarsoaldeako bulego ibiltariek herritarrentzako laguntza eta aholkularitza zuzena eskaintzen dute birgaitze, energia eta kontsumo arloetan. Etxebizitzak berritzeko edo energia-eraginkortasuna hobetzeko dirulaguntzei buruzko informazioa ematen dute, eskaerak aurkezten eta kudeatzen lagunduz, eta prozesu osoan jarraipena eginez.

Halaber, energia-gastuak murrizteko eta fakturak optimizatzeko aholkuak ematen dituzte, pobrezia energetikoari aurre egiteko laguntzak eskuratzen laguntzen dute, eta kontsumitzaileei beren eskubideei eta erreklamazio-prozedurei buruzko orientazioa eskaintzen diete, ondasun bat erosi aurretik edo zerbitzu bat kontratatzen dutenean (telefonía, elektrizitatea, gremioak, zerbitu teknikoak, etab.).

Non eta noiz zehazki

Birgaitze Bulego Ibiltaria 

  • Errenteria (Madalen 3) astearte eta ostiraletan
  • Oiartzun (Mendiburu kalea 3) asteazkenetan
  • Pasaia (Euskadi Etorbidea z/g) ostegunetan
  • Lezo (Gurutze Santuaren plaza 1, HAZ-SAC) astelehenetan. 

birgaitzezerbitzua@oarsoaldea.eus |943 344 160

Telefonoz edo emailez emango dira hitzordu|ordutegi zehatzak.

Formularioa: BIRGAITZE BULEGOA KONTSULTA 

Energia Bulego Ibiltaria

  • Errenteria (Madalen 3) ostegunetan
  • Oiartzun (Mendiburu kalea 3) astelehenetan
  • Pasaia (Euskadi Etorbidea z/g) astearteetan
  • Lezo (Gurutze Santuaren plaza 1) asteazkenetan. 

energia@oarsoaldea.eus |943 344 160 

Telefonoz edo emailez emango dira hitzordu|ordutegi zehatzak.

Formularioa: ENERGIA BULEGOAN KONTSULTA

Kontsumo Bulegoa. Errenteriako hirigune historikoan kokatuta (Madalen 3) 9:00-14:00 ordutegian. 
kontsumo@oarsoaldea.eus | 943 510 111

Formularioa: KONTSUMO BULEGOA

Udaletako ordezkariek azpimarratu dute egitasmoaren garrantzia: herritarren beharrei modu hurbilean erantzutea, udalerrien arteko lankidetza bultzatzea eta garapen jasangarria sustatzea du helburu.
Herritarrei dei egin diete bulegoetan arreta jasotzera eta zalantzak dituztenean harremanetan jartzera animatuz. 
Informazio gehiago eta kontsulta-inprimakia webgunean aurki daiteke: 
www.oarsoaldea.eus/bulego-ibiltariak