Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/02/02
Asfaltatze-lanak hasi dira Nabarra Bouako garajeetan
Sarrera eta irteera bermatuta egongo dira otsailaren 2tik 6ra bitartean
Esnabide kaleko Nabarra Bouako garajeetako sarbidea (asfaltoa) konpontzeko lanak hasi dira.
Lanak bi fasetan egingo dira otsailaren 6a bitartean. Hala ere, lanek irauten duten bitartean, garajeetara sartu eta bertatik irten ahal izango da arrapala batetik edo bestetik. Betiere, langileen jarraibideak bete beharko dira.







