Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/05/16

Abian da "Pasaian Erosi" kanpaina, tokiko merkataritzari laguntzeko

Ekainaren 1etik 30era bitartean izango da, eta parte hartu nahi duten establezimenduak atxikitzeko epea ireki da

Pasaiako Udalak eta Laurak Batek (Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen elkarteak) "Pasaian Erosi" kanpaina aurkeztu dute. 

Ekimen horren bidez, ekainaren 1etik aurrera deskontu-bonuak eskuratu ahal izango dira, eta 10 euroko prezioan 15 euroko erosketak egin ahal izango dira. Kanpainari atxikitako establezimenduek QR kodea duen kartel bereizgarri bat jarriko dute, udalerriko zein establezimenduk parte hartzen duten jakiteko.

Erosketak aldi batean egin behar dira, bonuak erosten diren establezimenduan. Gehienez ere 4 bonu erosi ahal izango dira NAN bakoitzeko.

Pasaiako Udalak Laurak Batekin lankidetzan bultzatutako ekimenaren helburuak dira herritarrek udalerriko establezimenduetan kontsumitu dezaten sustatzea, herritarrei laguntzea eta Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzea. 

Interesa duten establezimenduek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea, eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZ.
  • Pymea izatea, 10 langiletik beherako plantilla, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa.
  • Zerga-betebeharretan eguneratuta egotea.

Pasaian Erosi kanpaina ekainaren 1ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da.

Establezimenduak ekimenera batzea

Parte hartu nahi duten establezimenduek inprimaki bat bete eta info@laurakbat.com helbidera bidali behar dute. Helbide hori Laurak Bat Pasaiako merkatarien eta zerbitzuen elkartearena da; izan ere, sektoreko establezimendu gehienak elkarte horretan biltzen direnez, erakunde laguntzaile izendatu da, bonuen kudeaketa koordinatzeko, eta horien justifikazioa egiaztatzeko. Inprimaki hori aurkezteko bide bakarra posta elektronikoa izango da. Mezu horretan bertan, kanpainan parte hartzeko interesa duten establezimenduek dituzten zalantzak ere argituko dira.

Establezimenduek maiatzaren 25era arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.

FORMULARIOA