Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/28

Bertako merkataritzari laguntzeko “Pasaian Erosi” kanpaina

Maiatzaren 2tik ekainaren 5a arte

Pasaiako Udalak, LAURAK BAT elkartearekin elkarlanean, sustatutako kanpaina honetan 15 euroko balioa duten 4.200 bonu banatuko dira, eta horiek 10 euroan erosi ahal izango dira kanpainari atxikitako establezimenduetan. 

Maiatzaren 2tik aurrera indarrean egongo da "Pasaian Erosi" kanpaina, eta 10 euroren truke 15 euroko erosketak egiteko aukera emango duten deskontu-bonuak erosi ahal izango dira.

Kanpainari atxikitako establezimenduek QR kodea duen kartel bereizgarri bat jarriko dute, udalerriko zein establezimenduk parte hartzen duten jakiteko.

Parte-hartzen duten establezimenduen zerrenda albiste honen bukaeran ikus daiteke.

Erosketak aldi batean egin behar dira, bonuak erosten diren establezimenduan.

Udalak, LAURAK BAT merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu elkartearekin elkarlanean, kanpaina hau bultzatu du, udalerriko establezimenduetan kontsumoa bultzatzeko, herritarrei laguntzeko eta Pasaiako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak indartzeko.

Izaskun Gomez Pasaiako alkateak gogorarazi du udalerrian kontsumitzeak Pasaiako kaleak bizirik mantentzen laguntzen duela, pasaitarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezkoa den jarduera ekonomikoa eta tokiko enplegua babestuz.

Pasaian Erosi kanpaina maiatza osoan egongo da abian, eta ekainaren 5ean bukatuko da.

PARTE-HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUAK

DONIBANE

  • AMUA
  • GURE DENDA
  • JUANDANBURU HARATEGIA
  • ONTZIOLA JATETXEA
  • PELUQUERIA BITXUS
  • XABIKER HARATEGIA

ANTXO

  • + STYLO NOE
  • BAR MIMOS
  • BAR PASAI
  • BOUTIQUE GARCIA
  • BRENDANI
  • DECORO
  • EKILORE
  • ELECTRODOMESTICOS AGUIRREBEÑA
  • ESTANCO Y LIBRERIA PATXI
  • FARMACIA RAQUEL DOMINGUEZ
  • FOTO CANO
  • FRUTERIA JOSUNE
  • GURA KAFETEGIA
  • HERBORISTERIA GAZILORE
  • JUNE ETXEA
  • LIRAIN ILEAPAINDEGIA
  • LODY’S
  • MERCERIA NAHIKARI
  • NAUTICA MURO
  • PINTURAS NEREA
  • REPARACIONES DANTE
  • ZUBI OPTIKOA
  • ZURETZAT ARROPA DENDA

TRINTXERPE

  • BAR AVENIDA
  • BAR TOMAS
  • FERRETERIA TRINTXERPE
  • GURRUTXAGA KIROLAK
  • MARIA CRISTINA OSTOLAZA ECHEVERRIA
  • MERCERÍA FLAPPERS
  • MODAS MENDIOLA
  • ODRIETXE
  • PAPELERIA ZURUTUZA
  • PELUQUERIA RUMAX
  • PERFUMERIA AGUSTIN
  • SONESA KIROLAK
  • TRINTXERPE ELECTRODOMÉSTICOS