Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/08

Euskararen aldeko eragileen lehen topaketa, Bokalek antolatuta

Azaroaren 15ean Antxon

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, Bokalek, euskara indartzeko ahaleginean dabiltzan eragileen lehen topaketa antolatu du. Azaroaren 15ean 18:30ean Pasai Antxoko kultur etxean izango da ekitaldia. Bertan Udalarekin eta beste eragileekin elkarlanean euskararen biziberritzean lanean ari diren ordezkariak elkartuko dira, Pasaian egiten ari diren lanaren berri izan eta haien parte hartzea balioan jartzeko.

Ekitaldian, alkateaz gain, Pasaiako eragileen ordezkariek hartuko dute hitza. Jaime Altuna aditua ere ekitaldian egongo da euskararen aldeko herritarren aktibazioaren garrantzia azpimarratzeko. Eta azkenik, aktibazio hori saritzeko tartea izango da.

Saiora etorriko zaretela baieztatzeko, mesedez idatzi euskara@pasaia.net helbidera.