Argitaratze-data: 2021/11/17
Euskararen plan estrategikoaren osaketa prozesuaren baitan aurrez aurreko parte-hartze saioak
Azaroaren 23tik 30era lau barrutietan
Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea plan estrategikoaren osaketa prozesuaren baitan aurrez aurreko parte-hartze saioak egiten ari da. Herritarrentzako saio irekiak datorren astetik aurrera hasiko dira lau barrutietan:
- Azaroak 23: Pasai Antxoko kultur etxean. 18:30ean
- Azaroak 24: Trintxerpeko Udal euskaltegian. 18:30ean
- Azaroak 29: Pasai Donibaneko kulturgunean. 18:30ean
- Azaroak 30: Pasai San Pedroko liburutegian. 18:30ean
Bereziki dei egiten diegu euskaraz hitz egiteko edo ulertzeko gai ez direnei bileretan parte har dezaten, denon inplikazioa baita beharrezkoa euskararen sustapenean.