Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/09/03
Proposatu Bokaleren IV.Topaketarako sarituak!
Euskararen sustapenean aktiboak diren norbanakoak edo taldeak sarituko dituzte aurten ere

Urriaren 22an, Bokale Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak IV. Topaketa egingo du, eta aurten ere euskararen sustapenean aktiboak diren norbanakoak edota taldeak saritu nahi ditu.
Horretarako, lau barrutietako herritarren proposamenak jaso nahi dituzte antolatzaileek. Sariaren helburua da azken urteetan euskararen sustapenean lanean aritu direnei eskerrak ematea, eta egindako lanaren balioa azpimarratzea.
Beraz, Bokale osatzen duten eragileek Bokaleren sare sozialetan nahiz Pasaiako Udalaren webgunean dagoeneko argitaratuta dagoen galdetegia betetzera animatzen dituzte herritarrak.
Galdetegia irailaren 4tik 15era bete ahal izango da. Animatu, eta proposatu!
Proposamenetarako galdetegia







