Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/04/15
“Boga Pasaia” kanpaina Pasaiako txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren balioa nabarmentzeko
Izaskun Gomez, alkatea: “Kanpainaren helburua da pasaitarrek Pasaiako ostalaritza eta merkataritza-establezimenduetan kontsumitzea, horrek Pasaiari bizia ematen diolako."
Udala hainbat ekintza egiten ari da, Covid 19ak merkataritzan eta ostalaritzan izan duen eragina ahalik eta gehien murriztearren: kontsumo-bonuak, ostalarientzako laguntzak, eskolako materiala erosteko laguntzak… Horiek guztiak, pasaitarrek Pasaiako txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan kontsumi dezaten bultzatzeko.
Planifikatutako ekintzen artean, Udalak orain kanpaina bat jarri du abian, gizartea txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren alde sentsibilizatzeko eta horien balioa azpimarratzeko, eta herritarrei ikusarazteko zein garrantzitsua den Pasaian kontsumitzea, bertako merkataritzak bizirik jarrai dezan.
Kanpaina hori Laurak bat Pasaiako merkatari-elkartearen eta ostalaritzako ordezkarien laguntzarekin definitu, diseinatu eta egin da.
Kanpainaren helburuak
- Bertako merkataritza eta ostalaritza bultzatzea, kontsumoa sustatuz.
- Pasaiako herritarren eta bertako merkataritzaren arteko lotura emozionala duen irudi bat sortzea.
- Herritarrei erakustea bertako establezimenduetan erosi eta kontsumitzeak dituen onurak: gertutasuna, jasangarritasuna, eta tokiko ekonomia bultzatzea.
Kanpainak azpimarratzen du tokiko merkataritza eta ostalaritza direla gure udalerria bizirik mantentzeko aukerarik onena, gure bizitzaren parte direlako. Izaskun Gomez alkateak honako hau adierazi du: “kanpainaren helburua da pasaitarrek Pasaiako ostalaritza eta merkataritza-establezimenduetan kontsumitzea, horrek Pasaiari bizia ematen diolako."
Kanpaina egiteko bitartekoak hauek dira:
- Udal markesinak.
- Pasaiako merkataritza-establezimenduetan eta informaziorako ohiko lekuetan jartzeko kartela.
- Iragarkia.