Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/06/30
Udalak San Pedroko babes ofizialeko etxebizitzak emateko oinarriak aldatu beharko ditu
Aditzera ematen da Pasaiako Udalbatzak 2021eko ekainaren 14ko bilkuran babes ofizialeko 39 etxebizitza emateko onartu zituen oinarriak bertan behera utzi behar direla, konpondu ezin diren akats teknikoak dituztelako.
Oinarri horiek ahalik eta lasterren aldatuko dira, ondoren onartu, eta berriz ere dagokion legezko prozedurari ekiteko.
Bide batez, hainbat arrazoirengatik Etxebiden izena emateko aukerarik izan ez duten pasaitarrak animatu nahi ditugu, ahalik eta lasterren egin dezaten.
Barkatu eragozpenak.