Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/07/18

Aldaketak Bizkaia plazako aparkalekuan, jaiengatik

Donibanen, uztailaren 23tik abuztuaren 1era

Aditzera ematen da 2023ko uztailaren 23tik abuztuaren 1era, Santiagoko jaiak direla eta, Donibaneko Bizkaia plazan bertakoek bakarrik aparkatu ahal izango dutela. Beraz, egun horietan oinezkoen gunean (Donibaneko alde zaharra) eta Bizkaia plazan erroldatuak dauden bizilagunen ibilgailuak bakarrik aparkatu ahal izango dira.

Bizkaia Plazan erroldatuta dauden bizilagunak eta Alde Zaharrean garajea dutenak udaletxeko HAZ zerbitzutik pasa beharko dira "txarteltxoa" eskuratzeko, aparkatzeko arazorik izan ez dezaten.

Gogoratu "txarteltxoa"eskuratzeko derrigorrezkoa izango dela autoa udalerrian erroldatuta egotea.