Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/25
Bizitzarako trebetasunak eskuratzeko ikastaroa, Antxon
Urriaren 2an egingo da, gaztelekuan eta nerabeei zuzendua
Pasaiako Udalak, "Bizitzarako trebetasunak" ikastaroa antolatuko du Antxon urriaren 2an 17:30-19:30 ordutegian, Antxoko gaztelekuan.
12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailer horren helburua da, nerabe horiek bizitzarako eta etorkizunerako beharrezkoak diren tresna eta baliabide praktikoez hornitzea. Saio horretan eguneroko bizitzarako funtsezko gaitasunak landuko dira, hala nola autonomia, emozioen kudeaketa eta gizarte-trebetasunak.
Parte-hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, gazteria@pasaia.net helbidera e-mail bat bidaliz, datu pertsonalekin (izen-abizenak, adina eta telefonoa). Izena emateko epea irailaren 29an amaituko da.
Saioari buruzko informazioa esteka honetan topa dezakezue.







