Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/02/26

Bizikleten mekanikari buruzko tailerra emakumeentzat, Bekoz Bekok antolatua

Antxon, martxoaren 2an

Martxoaren 2an, arratsaldeko 17:30etan, emakumeentzat bideratutako bizikleten mekanikari buruzko tailerra egingo da.

Tailerra doakoa da, nahikoa da Bekoz Bekoren lokalean izena ematea edo 679332411 telefonora deitzea.

Bizikleten oinarrizko mekanikari buruzko emakumeentzako ikastaro hau ahalduntzeko tresna bat da, horren helburua delako emakumeak trebatzea, bizikletan zabiltzala gerta litezkeen matxura ohikoenak konpontzeko. Nork bere gorabehera mekanikoak konpontzeko gai izateak segurtasuna ematen du bizikletaz bakarrik irteteko eta etxetik urrundu eta paseo luzeagoak emateko.