Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2020/09/08

Bi ikastaro bizikleten inguruan: Helduek ibiltzen ikasteko eta bizikleta elektrifikatzeko

Antxon eta Trintxerpen irailaren 14tik 25era

1. Bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaroak

Duela 2 urtez geroztik urtero antolatzen diren ikastaro hauek duten arrakasta ikusirik, Pasaian erabaki dugu hirugarrenez antolatzea bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaroak irailaren 14tik 25era bitarte bai Trintxerpen eta bai Antxon.

Ikastaroak Pasaiako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Sailak antolatu ditu, Gipuzkoako Mugikortasun Sailaren lankidetzarekin, eta Trintxerpe Atletiko Klubaren laguntza teknikoarekin. Elkarte hori erreferentea da herrian, bizikletaren erabilerari dagokionez, eta hari esker, ikastarogileen esku izango dugu ikastaroa egiteko beharrezko material guztia.

Hastapeneko ikastaroak Trintxerpen eta Antxon egingo dira. Antxon irailaren 14tik 25era izango da 10:00etatik 12:00etara, eta ikastaro horren erreferentzia gunea Ibaiondo frontoia izango da. Trintxerpeko barrutian irailaren 14tik 25era izango da 16:00etatik 18:00etara, eta Aranederko pistak izango dira ikastaroaren erreferentzia gunea. Ikastaroak aste barruan egingo dira, astelehenetik ostiralera, guztira, 18 ordu.

Ikastaro bakoitzak 10 plaza ditu, izen-ematearen hurrenkeran beteko dira, eta lehentasuna izango dute aurreko urteetan parte hartu ez dutenek.

Gainera, bizikleta-ikastaroa egiten duten guztiek kaskoa jasoko dute opari.

Osasun- eta higiene-neurri guztiek, bai parte-hartzaileentzat eta bai erabilitako materialerako, zorrotz beteko dituzte dagozkien osasun-agintariek agindutako jarraibideak.

Trintxerpen Aranederren egingo da ikastaroa, Antxon, berriz, Ibaiondo frontoian; hala ere, bide publikoan ere saio batzuk egingo dituzte, helduek trebetasuna har dezaten eta bizikletan ibiltzeko beldurra gal dezaten. Bizikleta gainean ibiltzen ikasteaz gain, ikastaroan bestelako edukiak ere irakatsiko dira: bizikletaren mantentze-lanetarako oinarrizko ezagutza, bide-segurtasunerako gomendioak, zirkulazio-arauak eta bizikidetza.

Izen-ematea doakoa da, eta Pasaiako HAZ bulegoetan, edo telefonoz egin daiteke. Izen-ematea zabalik izango da ikastaro bakoitza hasi aurreko ostegunera arte. Ondorengo formularioan ere eman daiteke izena zuzenean: https://forms.gle/7wAdFjWUNBCVrxUF8

2. Bizikleta elektrifikatzeko ikastaroa:¿Nola elektrifikatu triziklo bat?

Bizikletan ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaro hauek Bizikletaren Plan Estrategikoaren baitan antolatu dira, eta Gipuzkoako Bizikleta Kontseiluak babestu ditu. Baina horrez gain, ikastaro horiek badute berrikuntza bat: bizikleta elektrifikatzen ikasteko tailer bat eskainiko da irailaren 20an Antxoko Ibaiondo frontoian.

Tailer hau zabalik dago herritar guztientzat, lehen eskutik esperimentatu ahal izateko merkatuan zer aukera dauden, haien ezaugarriak zein diren eta muntaketak nola egiten diren. Zenbait kit elektriko jarriko ditugu herriko bizikleta-mailegu zerbitzuko bi bizikletetan, bertaratzen direnek euren begiz ikus dezaten muntaketa nola egiten den, eta bizikleta eraldatzeko garaian zer onura duen.

Tailerra irailaren 20an izango da 10:00etatik 13:00etara Antxoko Ibaiondo frontoian. Tailer hau ere doakoa da eta bertan parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik HAZ bulegoetan edo ondorengo formularioan: https://forms.gle/7wAdFjWUNBCVrxUF8