Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/06/09
Pasaia NI ITSAS ZAINDARI itsasoa zaintzeko aliantza berrira batzen da
Dendak, eskolak eta administrazioak bat egiten dute MATERek sustatutako BIO eta ZABOR erraldoien kostaldeko birarekin.

Beste urte batez, MATER eta inoiz baina ekoaktiboagoa den tripulazioa, BIO eta ZABOR erakusketa garatu dute ZERO ZABOR URETAN egitasmoaren baitan. Eragileek, erakundeek, kolektiboek eta, batez ere, beren ekintzekin itsaso eta etorkizun osasuntsuago baten bila ari diren pertsonek garatutako egitasmoa bihurtzen ari da kanpaina hau.
ZERO ZABOR URETAN itsas hondakinen arazoari buruz gogoeta egiteko eta irtenbideak bilatzeko prozesu parte-hartzailea sortu nahi duen kanpaina da eta aurten, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Libera proiektuaren laguntza duen kanpaina honek zazpigarren edizioa ospatuko du.
Aldaketa sustatzeko mezuak
Nahiz eta ontziko zeharkaldia oraindik uztailera arte itxarongo duen, bisitatuko dituen portuetako herritarak mobilizatzen ari dira jada. Horren erakusle, Bilbo, Portugalete, Bermeo, Ondarroa, Mutriku, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko neska-mutilak sortzen ari diren mezuak dira. Udalen laguntzarekin, sentsibilizazio eta ahalduntze-hitzaldiak egin dira non MATER taldeak komunitatean sortutako bi erraldoien laguntza estimagarria izan duten. Erraldoi hauek gure gizartearentzat ikustezina dena ikusarazi nahi dute: ZABOR, itsas hondakinen munstroa; kontsumo asegabearen ondorioz geroz eta handiagoa den arazoa, gure ingurumena eta hortaz, gure gorputzak kutsatzen dituena. Eta BIO, izaki bizidunen sarea bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak eskaintzen dizkigun izaki bizidunen sare magikoa, ezinbestean gurea dena eta nonahi espoliatuz eta kutsatuz hain gutxi zaintzen duguna.
NI ITSAS ZAINDARI
Gaur, ekainak 9, Pasaia Antxon egindako ekitaldi batean, itsasoaren zaintzarako tokiko eragileen eta administrazioen arteko lankidetza nabarmentzea izan da helburua. Ekitaldian izan dira Iraitz Pazos, Pasaiako Ingurumen Zinegotzia; Daniel Solana, Basquetour Turismo Agentziako zuzendaria; Mari Carmen Mogilnicki, Laurak Bat Pasaiako merkatarien elkarteko lehendakaria; La Anunciata eskolako ikasleak; eta Ane Goenaga eta Izaskun Suberbiola, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboko ordezkariak.
NI ITSAS ZAINDARI Tokiko merkataritza itsasoaren alde ekimenak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, tokiko merkataritza herritarrei jasangarritasuna komunikatzeko eragile nagusi gisa kokatzea du helburu. Proposamen zehatzak itsasoa zaintzearen inguruko kontzientziazioa pizteko eragile aktibo gisa kokatzea da, denden tokiko eragina beren erakusleihoen bidez aprobetxatuz. Horretarako, MATERek eskaintzen dituen hainbat sentsibilizazio baliabidek eta tokiko haurrek diseinatutako mezuek galdera honi erantzuten diote: Nola egin dezakegu BIO handiagoa eta ZABOR txikiagoa gure kontsumoaren bidez? Euskadi osoko 16 herritako 400 negozio inguruk bat egin dute itsasoa zaintzeko erronka honekin.
Erakusketa eta topaketa Pasaian
Laurak Bat Pasaiako merkatarien elkartearekin egindako lankidetza berezian gainera, erabilera bakarreko plastikoen murrizketaren erronkan familiak inplikatzea lortu da. Ostiral honetan, ekainaren 13an, 20:00etan, Antxoko Biteri plazan herriko merkatariek beraien ahalegina aitortuko hartuko dute ZABOR eta BIO REKIN festa giroan.
Gainera, La Anunciata, Pasaia Lezo Lizeoa, Karmengo Ama eta Herri Ametsa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrek sortutako mezuak dendetan ikusgai egon aurretik, ZABOR eta BIOrekin batera ezagutu ahal izango dira aste honetan Antxoko Kultur Etxean, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara eta 12:00etatik 14:00etara, larunbat eta igandean.
Antolatzaileek ingurunea zaintzeko elkarlanean sortutako ekimen horiek ezagutzera animatu nahi dute, etorkizun eta itsaso osasuntsuago baten aldeko lan komunitarioaren adibide baitira. Informazio gehiago: www.zerozaboruretan.eus