Argitaratze-data: 2020/03/31
Hondakin bilketa eta bide garbiketa Aste Santuan
Pasaiako Udalak herritarrei aditzera ematen die honako aldaketa hauek izango dituela hondakin bilketak eta bide garbiketak Aste Santuko jaiegunetan, aurreko urteetan bezala:
- EZ DA HONDAKIN BILKETARIK ETA BIDE GARBIKETARIK egingo Apirilaren 9an (Ostegun Santu), eta Apirilaren 12an (Piztuera Igandea).
- Apririlaren 10ean, 11n eta 13an (ostirala, larunbata eta astelehena), ohi bezala arduratuko dira udal langileak hondakin bilketaz eta bide garbiketaz.
- Era berean, hondakin bilketa egiten den egunetan, udal langileek hondakin-edukiontzien inguruak ere desinfektatuko dituzte.
Eskertzen dugu bizilagunek argibide hauek kontuan izatea hondakinak ateratzeko orduan, udal langileei lana errazte aldera.